Getxoko Udalak menpeko egoeran dauden pertsonen zaintzan dabiltzanei zuzendutako bi ikastaro antolatu ditu Hobetuz fundazioarekin elkarlanean, jagoleentzako psikologia taldeko programaren barruan. Izena emateko epea martxoaren 1etik 15era egongo da zabalik. Doako bi mintegiak Algortako Urgull kaleko Gizarte Zerbitzuen egoitzan izango dira, 16:30etik 18:30era eta dependentzia agiria eta diru-laguntzaren bat duten zaintzaileei zuzenduta daude. Eskaerak udalerriko herritarren arretarako bulegoetan aurkeztu beharko dituzte eskatzaileek. Informazio gehiago 944 660 151 telefono zenbakian zein
gizartez[abildua]getxo.net helbide elektronikoan eska dezakete interesatuek. “Autocuidado: gestion de las emociones en las personas cuidadoras” izeneko ikastaroak 16 orduko iraupena izango du eta martxoaren 22an eta 29an, apirilaren 5ean eta 12an, eta maiatzaren 3an, 10ean, 17an eta 24an egingo dute. “Manejo de situaciones dificiles en personas dependientes” mintegiari dagokionez, maiatzaren 5ean, 12an,19an eta 26an eta ekainaren 2an eta 9an izango da. Argazkia: © Leioa.net.