Uribe Kostako hiru bikote izango dira mus txapelketaren Bizkaiko kanporaketan

Euskal Herriko Mus Txapelketaren hirugarren edizioaren finala martxoaren 12an jokatuko da Urruñan, Lapurdin. Hala ere, egiteke dago oraindik Bizkaiko kanporaketa. Igande honetan, otsailak 27, erabakiko da Ondarroako Kafe Antzokian, lurraldeko bikoteetatik zeintzuk izango dute txapela janzteko aukera. Arratsaldeko lauetatik aurrera jokatuko diren mus partidetan, gainera, Uribe Kosta eskualdeko hainbat ordezkari izango ditugu. Abenduaren 19an, Sopelako Sekeko gaztetxean egindako kanporaketan, Antxon eta Enry bikoteak lortu zuen Ondarrurako txartela. Urtarrilaren 29an, berriz, Kini-Poio eta Koldo-Txema bikoteak sailkatu ziren, Itzubaltzeta / Romoko Branka herriko tabernan egindako saioan. Guztira, dozena bat muslari pare lehiatu ziren. Argazkian, mus partida, artxiboko irudian.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun