Atzo, osteguna,
Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) estatutu berriak argitara eman zituen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak. Gauzak horrela, gaurtik aurrera daude indarrean.
Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak otsailaren 15eko batzarrean onetsi zituen, Isabel Celaa Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez. EHUren estatutu berriek klaustroaren gehiengo handi baten babesa izan zuten
2010eko irailaren 23an eta "hobekuntza nabarmenak" jasotzen dituzte, tokiko arduradunen arabera. Horien artean, Unibertsitateko Klaustroaren eta Gobernu Kontseiluaren osaketa berria aipa daiteke. Klaustroan, unibertsitateko kideen ordezkaritza organo gorenean, klaustrokideen kopurua 303tik 243ra murriztuko da; eta Gobernu Kontseilua, unibertsitateko politika orokorraren jarraibideak eta jarraibideok aplikatzeko prozedurak ezarri eta garatzen dituena, handitu egingo da eta guztira 47 kide izango ditu. Argazkian, Isabel Celaa eta Iñaki Goirizelaia EHUko errektorea erdian, Patxi Lopezen ondoan, artxiboko irudian / © EHU.