Euskarazko ipuin kontalaria izango da bihar Gorlizen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko ots. 25a, 13:36
Peio Añorga ipuin-kontalariak euskarazko istorioak kontatuko dizkie umeei bihar, larunbatarekin, Gorlizko ikastetxean. Hitzordua arratsaldeko 6:30ean jarri dute eta, udal iturriek jakinarazi dutenez, garaiz iristea beharrezkoa da, ateak 18:40ean itxiko baitituzte. Ekimena lau urtetik gorako neska-mutilei zuzenduta dago eta sarrera doakoa izango da. Arduradunen arabera, ipuin kontaketa saio horretan istorio dibertigarriak entzuteko aukera izango dute bertaratzen diren haurrek. Ohartarazi dutenez, haiek ez dute umeengatik erantzukizunik hartuko. Argazkian, ipuin kontalari saio bat Gorlizen / © Gorliz.net.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun