Ostiral eta larunbat honetan, "Vaya semanita" izenburuko antzezlanaz gozatzeko aukera izango da
Kultur Leioako auditorioan, Glu-Glu taldearen eskutik. Gaur bi saio izango dira: bata, 20:30ean; eta bestea, 22:00etan. Bihar, berriz, emanaldi bakarra izango da, 20:30ean. Sarrerak 15 eurotan izango dira. 2003tik hona, astean behin ematen dute ETBn, ostegunetan, "Vaya semanita" saioa. Gaurkotasunik hurbilenaren kronika da: politika, gizarteko harremanak, bikote-harremanak, lana, futbola, herri-kirolak, euskal idiosinkrasia… nahasten ditu, ikuspegi satiriko, garratz eta lotsagabe batetik. Orain, esketxik onenak zuzenean ere ikusteko aukera ematen dute. Esketx horietan, parodia agertzen da, gure gurasoek, seme-alabek, auzokoek, nagusiek, adiskideek, gure emazteen edo senarren maitaleek edota gure lagunek bizi izan dituzten egoeren parodia. Azken batean, eguneroko bizitzako pasarte txikiak dira, eta horiek ikusiz geure burua ere ikusiko dugu bertan.