Larunbat honetan, otsailak 26, inauterietako tailerrak izango dira Kurtzio Kultur Etxean. Alde batetik, gurasoak umeei aurpegia margotzen ikasteko saioa egingo dute, 11:00etatik 14:00etara. Bestetik, 17:00etatik 20:00etara euskal inauteri tailerra egongo da. Bitartean, zabalik dago jada 2011ko
mozorro lehiaketan (pdf) izena emateko epea. Martxoaren 6an egingo dute, 18:00etan, Larrabasterrako Urko kiroldegian. Beraz, hilaren 4a izango da apuntatzeko azken eguna. Iluntzeko zortziak arte egongo da horretarako aukera, Kurtzio Kultur Etxean; edo bestela 944 065 505 telefono zenbakira (astelehenetik ostiralera, 16:00etatik 20:00etara) deituta. Desfilearen egun berean ezin izango da izena eman, udal iturriek ohartarazi duetenez. Lehiaketa banakoentzat izango da, eta ez da talderik onartuko. Parte hartzaileek desfile-ibiltokian zehar desfilatu beharko dute. Argazkian, eskola-umeak Sopelako inauterietan / © Sopela.net.