Koska irratiaren egungo programazioa

Uribe Kostako Koska irrati libreak bere musika eta kultur programazioa indartu du gaurdanik parrillara bildu dituen lau saio berriekin. Ostiraletan, goizeko 11etan, Bergarako Txapa irratiak ekoiztutako “Kolax” magazina eskaintzeari ekin diote gaur. Larunbatetan, berriz, eguerdiko 12:30ean, Gasteizko Hala Bedi irratiaren “Hiru Kortxea” euskal musikari buruzko saioa entzuteko aukera izango da FMko 108an eta Koska irratiaren webgunean, on-line. Musikaz blai izango dira ere astelehenak, Hernaniko Molotoff irratiaren “Sound System” musika beltzaren programa beteranoa arratsaldeko 4etan entzungai izango dela. Azkenik, astearteetan, 22:30ean, “Zaharrak Berri” Hala Bedi irratiaren historia saioa emango dute. Lau irratsaioak euskaraz dira eta Arrosa Euskal Herriko irrati libreen sareari esker emitituko dituzte. Argazkia: cc-by-sa Koska irratia.

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!