Jorge Blancoren omenezko herri krosa martxoaren 6an egingo dute Erandion

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko ots. 25a, 14:23
Erandio Atletismo Taldeak antolatuta, martxoaren 6an, igandearekin, izango da Jorge Blancoren oroimenezko herri lasterketaren 22. edizioa. Horrenbestez, 10:30etik 12:00etara bitartean egingo dituzte kategoria ezberdinetako probak. Izena emateko epea asteartean zabalduko dute, Erandioko udaletxean (behekaldean, eskuinera): ostiralera arte, 18:00etatik 20:00etara egin ahal izango da; eta larunbatean, 11:00etatik 13:00etara. Izen-ematea dohainik da. Hala ere, ezin izango da lasterketaren egun berean egin, antolatzaileek zehaztu dutenez. E-postaz ere egin daiteke, atletaerandio[abildua]telefonica.net helbide elektronikoan. Edo bestela, telefono bidez, 944 676 700 zenbakian. Sari banaketa igandean bertan egingo dute, 13:00etan, udaletxe aurreko lrailaren 23a plazan. Argazkian, lasterketaren aurreko edizioetako bat / © Erandio.net.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun