"Alternatibak osatuko dituen hautes-zerrendak kostu baxuko demokrazia honi haize pixka bat eman nahi dioten herritarrek baino ez dituzte kutsatuko. Hau da, herri honek aldaketa bat behar duela uste duten herritarrak izango dira: aberastasuna era egokiagoan banatuz, gizarte-eredu desberdina sustatuz eta giza-eskubide, eskubide zibilen eta politikoen defentsa irmoari ekinez", erantzun du Matutek.
Buruzagi ezkertiarrak "deitoragarritzat" jo du "Erreinuko gobernuak aro politiko berriari eta euskal gizarteak iragan larunbateko manifestazio jendetsuan plazaratutako eskaerari ilegalizazioaren mamua sektore gehiagorengana zabalduz" erantzun izana. Honek zera esan nahi du: "Gurea bezalako taldeen eskubide zibilak eta politikoak praktikan urratzen ari direla, gure zerrendetan hautetsi independenteen presentzia mugatu nahi dutelako. Hau guztia Berlangaren "Todos a la cárcel" filmearen antza hartzen ari da".
Matutek ohartarazi du Alternatibak ez duela "inoren tutoretzarik" onartuko. Era berean, gogorarazi du ez dagoela prest "bizitzaren zein oinarrizko eskubideen defentsari buruzko ikasbiderik" onartzeko "euren erantzukizun instituzionalaren jardunean, gure gizartean giza eskubideen urraketak saihesteko gai izan ez direnen aldetik".
Alternatiba, 2011ko otsailaren 25ean