Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Emakumezkoa izango da protagonista bakarra hurrengo egunetan Leioan, bihartik aurrera urtero antolatzen den Emakumeen Astea egingo baitute. Egun hauetan zehar hainbat ekintza desberdinez gozatzeko aukera egongo da, beti ere emakumearen figura ardatz bezala izanda, udal iturriek aipatu dutenez. Bihar bertan, AEBetatik eratorritako zine zikloa izango da ikusgai Kultur Leioan. Hurrengoko egunetan, berriz, dantza eta antzerkia ere ikusteko aukera izango da. Horretaz gain, ohikoa den elkarretaratzea egin izango da martxoaren 8an Bulebarrean eta bolo txapelketa ere antolatuko dute Andrak elkarteko kideek. Argazkian, Emakumeen Egunean ez ezik, azaroaren 25eko Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunean ere egiten dute elkarretaratzea Leioan.
Egitaraua:
Martxoak 1, asteartea
20:00 AEBetako zinema zikloa: “Madres e hijas” filma (125 min. / + 13 urte) espainolez, Kultur Leioan. Sarrera: 2 euro.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.