Asteazkenean hasiko dira inauteriak ospatzen Gorlizen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko ots. 28a, 14:39
Uribe Kostako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuaren bitartez, Inauteriak ospatzeko bi ekintza antolatu ditu Gorlizko Udalak. Batetik, asteazken honetan, martxoak 2, Euskal Herriko zein Uribe Kostako aratusteei buruzko hitzaldia eskainiko Fredi Paya bertsolari algortarrak. Saioa 20:00etan izango da, erakustaretoan. Hilaren 8an, berriz, haurrentzako tailerrak eta puzgarriak izango dira Eliz plazan, 17:00etatik 19:00etara. Hala ere, Gorlizen, ekitaldi gehiago izango da inauteriak ospatzeko. Ohiturari eutsiz, larunbat honetan, otsailak 5, euskal inauteri ikuskizuna eskainiko du Aratz Dantza Taldeak, 18:30etik aurrera. Urtero, zanpantzarrek lagundutako kalejira egin eta, ondoren, Eliz plazan erretzen dute Miel Otxin. Horren ondoren txokolatada egingo dute eta Tximeletak fanfarrea ere ibiliko da kalez kale. Argazkian, Gorlizen ere egingo dute ogi txigortu lehiaketa.
Egitaraua:

Martxoak 2, asteazkena
20:00 "Euskal inauteriak eta Uribe Kostakoak" hitzaldia erakustaretoan, Fredi Payaren eskutik.

Martxoak 5, larunbata
18:30 Kalejira Tximeletak fanfarrearekin, Aratz Dantza Taldearen euskal inauterien ikuskizuna eta txokolatada, herrian zehar.

Martxoak 6, igandea
13:00 Inauterietako III. ogi-txigortu txapelketa, Iberrebarrin.
17:00 Inauterietako zinea, erakustaretoan.

Martxoak 7, astelehena
12:00-14:00 Inauterietako tailerrak pilotalekuan.
18:30 Dantzaldia Xaibor DJaren eskutik pilotalekuan.

Martxoak 8, asteartea
11:00-13:00 Inauterietako ludoteka (maskarak), kultur etxean.
17:00-19:00 Umeentzako tailerrak (mozorroak, makillajea) eta puzgarriak, pilotalekuan.
19:00 Emakumeen Eguna: errezitaldi poetiko-musikala, Poetalia taldea eta Beatriz Gomez-Fernandiniren ahotsa eta gitarrarekin, udaletxean.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun