Leioako campusean emango du hitzaldia bihar Ibarretxek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko ots. 28a, 18:45

Juan Jose Ibarretxe Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako lehendakari eta doktoreak bere tesiari buruzko hitzaldia emango du bihar, asteartea, Leioa eta Erandioko campusean. Hitzordua goizeko 11:30ean jarri dute, Zientzia eta Teknologia Fakultateko paraninfoan. EHUko iturriek gogoratu dutenez, Ibarretxek joan zen urrian aurkeztu zuen “Printzipio Etikoa, Printzipio Demokratikoa eta Giza Garapen Iraunkorra: eredu demokratiko baten oinarriak” izenburuko tesia, Zuzenbide Fakultatean, bikain cum laude lortuz. Politika eta Administrazio Zientzietako Sailak antolatu duen solasaldia joan zen ostiralean 2010eko doktore berriak izendatzeko egin zen ekitaldiaren ostean burutuko da. Ekitaldi hartan lehendakariak ere parte hartu zuen. Argazkian, Ibarretxe 2009ko otsailean Areetan egindako ekitaldi politikoan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun