Sopelak bigarren urtez hartuko du Emakumeen Neguko Surf Txapelketa. Uribe Kostako Irekiaren aurtengo edizioa asteburu honetan jokatuko dute,
Mankomunitateak martxoaren 8ko Emakumearen Nazioarteko Egunaren inguruan antolatutako kirol ekintzen barruan. Antolatzaileek jakinarazi duenez, hitzordua martxoaren 5ean eta 6an jarri dute, Arrietara hondartzan. Txapelketa senior eta junior mailetako emakume surflari guztiei irekita dago, eta euskal kostaldean neguan jokatzen den emakumeentzako txapelketa bakarra da. Lehiaketan parte hartu nahi dutenek, Euskal Herriko Surf Federazioaren (EHSF) bidez eman dezakete izena,
www.euskalsurf.com webgunean,
ehsf[abildua]euskalsurf.com helbide elektronikoan edota 944 735 125 telefono zenbakian. Izen-ematea doakoa da eta martxoaren 3ko arratsaldeko ordu biak arte arte egin daiteke. Argazkian, Lore Eizagirrek irabazi zuen 2010eko martxoaren 7an jokatutako Open Uribe Kosta surf txapelketaren lehenengo edizioa / ©
Sopela.net.