Inauteriak ospatzeko herri bazkaria antolatu dute Sopelako gazteek

Inauteriak ospatzeko asmoz, larunbat honetarako, martxoak 5, hainbat ekitaldi antolatu ditu Gazte Asanblada Sopeloztarrak (GAS). Iaz bezala, bazkaria egingo dute. Hitzordua 15:00etan jarri dute Larrabasterrako Ugeragako kiroldegian. Sabelak bete eta zintzurrak busti ostean, mozorro desfilea egingo dute, 17:00etatik aurrera. Parte hartzaileek hainbat froga egin beharko dituzte eta sariak ere banatuko dira, neska-mutilek adierazi dutenez. Bi ordu beranduago, berriz, kalejiran joango dira Sekeko gaztetxeraino. Bazkarirako txartelak Plaza Beltza herri kultur gunean, Larrabasterrako Akilino Arriola kalean, eskuratu beharko dira larunbata baino lehen, 5 eurotan, 17:30etik 20:30era. Argazkian, mozorro jaia iaz Sekeko gaztetxean / © Gazte Asanblada Sopeloztarra.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun