Andrea Uña Barrientos militante feminista eta Ezker Batuko Emakume Idazkaritzako arduraduna Erandioko alkategai aurkeztuko du EBk. Alderdi federalistak jakinarazi duenez, tokiko asanbladak izendatu eta Bizkaiko Batzar Iraunkorrak berretsi egin du bere hautagaitza. Uñak Javier Madrazoren aldeko jarrera izan du alderdiak bizi duen gatazkan, baina jakin izan du ere Mikel Aranarekin lan egiten. 1995etik hona makina bat hauteskundetako zerrendetan hartu du parte, beti Ezker Batuarekin eta beti Bilbotik, 1999an izan ezik, Gernika-Lumoko hautes-zerrenda osatu zuela. Besteak beste, Berdintasunerako Bilboko Emakumeen Kontseiluko kidea ere bada eta 20 urte daramatza Martxoak 8 eta Azaroak 25 Koordinadoran. Argazkian, Uña / © Andrea Uña Barrientos.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!