Getxoztar bat atxilotu dute pedofilia egotzita

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mar. 1a, 16:12

Espainiako Poliziak hamar lagun atxilotu ditu haur pornografia egitura osatzea egotzita. Preso egin dituztenen artean da 56 urteko getxoztar bat, albiste agentziek zabaldu dutenez. Donostian, Alacanten, Bartzelonan, Kantabrian, Ciudad Realen, Las Palmasen, Madrilen, Pontevedran eta Segovian egin dituzte gainontzeko atxiloketak. Haurren eduki pornografiko ugari atzeman omen du Poliziak. Horretaz gain, 38 disko gogor, 9 ordenagailu eramangarri, argazki kamara bat, 150 CD eta DVD eta 8 pendrive konfiskatu ei dituzte. Atxilotuen artean, Segovian kiosko bat duen emakumea eta Madrilgo Ogasun saileko ikuskatzaile bat daude. Gainera, usez komunean jarritako ezkutuko kamara batekin 13 urteko koinata grabatzen zuen Alacanteko gizona ere espetxera eraman dute. Operazioan AEBetan garatutako Gnuwatch software sistemaz baliatu direla zabaldu dute agentziek. Horri esker, pedofilia artxiboak aurkitzen omen dituzte eta horien inguruan mugimendurik egonez gero, haien jatorria eta egileak identifikatu ditzake Poliziak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun