Inauterietan tabernak ixteko ordua luzatu egin du Getxoko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mar. 1a, 16:29

Getxoko Udalak ostalaritza lokalak ixteko ordutegia zabalduko du bi asteburuz. Izan ere, martxoaren 4an, 5ean, 6an, 11n eta 12an ospatuko dira inauteriak udalerri getxoztarrean. Tokiko agintariek zehaztu dutenez, tabernak eta kafe-etxeak goizaldeko hirurak arte egon ahalko dira zabalik ostiraletik larunbatera arteko gau-goizaldean, eta 2:30ak arte larunbatetik igandera. Gainera, pub eta dantzalekuak goizaldeko 4:30ak eta 4:00ak arte egon ahalko dira zabalik, hurrenez hurren. Getxoko Kultur Etxeak antolatutako egitarauari dagokionez, besteak beste, Zain eta Gatibu taldeek emango dute kontzertua hilaren 12an. Hitzordua gaueko hamarretan jarri dute, Algortako Portu Zaharreko zabalgunean. Argazkian, parrandazalea gauaz gozatzen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun