Euskal Herriko Mus Txapelketan Bizkaiko txapeldunordeak izan dira sopeloztarrak

Joan den igandean egin zuten Euskal Herriko Mus Txapelketaren hirugarren edizioaren Bizkaiko kanporaketa. Ondarroako Kafe Antzokian jokatutako mus partidetan lurraldeko 14 bikote sailkatu ziren. Horien artean zeuden Antxon eta Enry sopeloztarrak, Txema eta Koldo areetarrak, eta Poio eta Kini getxoztarrak. Aipatu lehenengo bikoteak bigarren postua lortu zuen eta Bizkaiko txapeldunorde moduan sailkatu zen. Horrenbestez, aipatu hiru bikoteek beste 131 muslari pare izango dituzte aurrean, martxoaren 12an Urruñan (Lapurdi) jokatuko den final handian. Txema eta Koldo bosgarren geratu ziren Ondarroako kanporaketan, eta Poio eta Kini bederatzigarren. Argazkian, Ondarroan jokatutako Bizkaiko kanporaketa / cc-by-sa Euskal Herriko Mus Txapelketa.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun