Leioako udal garabiak 678 zerbitzu egin zituen 2010ean, eta horietatik jasotako diru sarrerak 40.642 eurotakoak izan ziren, tokiko arduradunek adierazi dutenez. Hala ere, "zerbitzu defizitarioa" dela nabarmendu dute, "Udalak 100.000 euroko gastua duelako urtean", garabia martxan jartzeko. Egindako irteera horietatik 489 trafiko arau-hausteengatik izan ziren, gainontzeko 189 zerbitzuak beste udal departamentu batzuei laguntzeko egin ziren. "Beraz, esan beharra dago ibilgailu pribatuak garraiatzeko egin izan ziren zerbitzuak 2009koen antzekoak izan zirela", aipatu dutenez. Udalean beste sei ibilgailu daude herritarrei zerbitzu desberdinak emateko: horietatik lau polizi-auto errotulatuak dira; beste bat atestatu furgoneta da; eta azkena errotulatu gabeko beste ibilgailu bat, ekintza administratiboak egiteko edota polizia patruilei laguntzeko. Argazkia: ©
Leioa.net.