Aholkulari baten laguntza izango dute Erandioko merkatariek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mar. 1a, 17:12
Erandioko Udalak tokiko merkataritza modernizatzeko plana diseinatu du, Bilboko Merkataritza Ganbararen lankidetzarekin. Autodiagnostikoa egiteko zerbitzua da egitasmoaren oinarria, tokiko iturriek azaldu dutenez. Horren bidez, aholkulari bat joango da dendaz denda eta tabernaz taberna, bakoitzaren negozioak zertan egiten duen huts aztertu eta egoera hori gainditzen lagundu dezakeen ekintza multzoa lantzeko. Establezimenduen arduradunek era askotako prestakuntza jasoko dute: ekonomia kudeaketa, merkataritza politika, merchandising edo marka jakin baten sustatzea, eta abar. Egitasmoan parte hartzeko interesa duten saltokiek zabalik dute izena emateko epea, ostiralera arte, martxoak 4. Argazkia: © Erandio.net.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun