Orain pare bat aste iragarri bezala, otsaileko azken osteguneko udal batzarrean aurkeztu zuen berriro EAJk, Sopelmar eta kanpina arteko lurretan 15 txalet eraikitzeko egitasmoa. Irailean ez bezala, PSE-EEren babesa ere izan zuten jelkideek; baita duela bost hilabete lortutako PPren baizkoa ere. Sopela.net agerkari digitalak zabaldu duenez, bozketa birritan egin behar izan zuten, zortzinako berdinketa eman zelako. Gauzak horrela, Imanol Garai alkatearen "kalitatezko botoa" erabaki zuen afera. Horren aurrean, "Sopelako gehiengoaren kontrako erabakia" hartzen ari zela gogoratu zioten udal agintariari ezker abertzalekoek. Independentistek zinegotzi bat galdu zuten, Eusko Abertzale Ekintza legez kanporatuta, Espainiako Auzitegi Nazionalak ordezkatzen utzi ez zuelako. Argazkian, aurreko udal hauteskundeetan lau zinegotzi lortu zituen ezker abertzaleak.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!