Gaur, martxoak 1, ibiltzen hasi da Bizkaiko Zubiko plazako geralekua eta Loiuko aireportua lotzen dituen autobusa. Hegazkina hartzeko asmoa daukatenek orduro izango dute
Bizkaibus enpresaren garraioa, Areetatik abiatuta, goizeko 5:30etik 21:30era, egun guztietan. Gainera, A2152 lineak beste bi geraleku izango ditu Uribe Kosta eskualdean, biak ala biak Leioan. Horrenbestez, Iturriondon, metro geltoki ondoan, eta Luis Bilbao Libano kalean ere hartu ahal izango da aireporturako autobusa. Salneurriari dagokionez, noizean behingo txartela 1,15 eurotan izango da. Creditrans erabilita, berriz, 90 zentimo ordaindu beharko dira. Gainera, linea aldaketak %20 deskontua dakar Creditrans-arekin. Bestalde, 65 urtetik gorako lagunek eta mugikortasun urriko pertsonek euro erdian izango dute bidaia. Argazkia: cc-by-sa
Mikelo.