Emakumeen afaria antolatu du ostiralerako Bilgune Feministak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mar. 1a, 20:28

Martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Egunari begira, biderkatuz doaz eragile ezberdinek antolatutako ekitaldiak Uribe Kosta eta Erandion. Besteak beste, ostiral honetarako, martxoak 4, eztabaida irekia egingo du Bilgune Feministak. Hitzordua arratsaldeko seietan jarri dute, Algortako Villamonte kaleko kultur etxean. Horrenbestez, "Prekarietatea eta indarkeria" gaiaz solastuko dira. Gaueko 9:30ean, berriz, emakumeen afaria egingo dute, Berangoko Palmera garagardotegian. Ekimenetan parte hartzeko, asistentzia konfirmatu beharko da aurretik, ondoko helbide elektronikoan: ehbfgetxo[abildua]euskalerria.org.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun