![](http://farm6.static.flickr.com/5127/5277156633_47578eb4a4_m.jpg)
Gure geografiaren bazter guztiak "hondatzen" dituzten proiektu erraldoi guztien aurka egiteko asmoz, Bizkaia Benetan Maite koordinadora osatu dute hainbat eragilek. Batetik,
ekimenarekin bat egitera deitu dituzte lurraldeko elkarte eta taldeak. Bestalde, hainbat ekimen aurrera eramango dituzte. Martxoaren 26an, larunbatarekin, koordinadoraren aurkezpena egingo dute Armintzan. Apirilaren 2an eta 3an, berriz, martxa egingo dute Plentziatik Muskizera. Eskuinaldeko zatian, itsas hiribildu plentziarraz gain, Barrika, Sopela, Algorta, Itzubaltzeta / Romo eta Lamiako zeharkatuko dituzte, Uribe Kostako LZPren Aurkako Asanbladak aurreratu duenez. Horiek guztiak prestatzeko ostegun honetarako, martxoak 3, deitu dute batzarra. Hitzordua 20:00etan jarri dute, Lamiakoko eskola zaharretan, Athletic-en muralaren ondoan. Argazkian, abenduaren 18an dozenaka getxoztarrek eman zioten ezezkoa Lurralde Zati Planari, Azkorrirainoko martxan.