Joan den 2009an jarri zen martxan Leioako Gizarte Zerbitzuetako arreta psikosoziala. Hasieran egun erdikoa zen, baina aurten 52.000 euroko aurrekontua bideratu du Udalak, zerbitzu hori lanegun osokoa izan dadin. "Hasiera batean, etxean gatazkak zituzten emakumeentzat zuzenduta zegoen, baina kasuak aztertu eta gero, familia kideak gehitzeko beharra zegoela ikusi zuten profesionalek. Horrela, zerbitzuak hartzaile kopurua handitu zuen denbora gutxian", azaldu dute tokiko arduradunek. Kasu guzti horiek behar bezala aztertzeko eta lantzeko, zerbitzua ordu gehiagoz eta aste guztian zehar jartzea beharrezkoa zela ikusi zuen Udalak. Orain, emakumeez gain, horien bikotekideek parte hartzen dute etxeko giroa hobetzeko asmoz, eta berain seme-alabekin ere lan egiten dute. Argazkia: © Leioa.net.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!