Ertzaintzak 22 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo Gorlizen, tokiko udaltzainen laguntzarekin, 50 euroko billete faltsu batekin ordaintzen saiatzea eta beste lau billete izatea egotzita. Eusko Jaurlaritzako
Herrizaingo Sailak zabaldutako bertsioaren arabera, atzo, 13:00etan, gizon batek Sopelako gasolindegi batean billete faltsu batekin ordaindu nahi izan zuela jakin zuen Ertzaintzak. Atxilotuak ez zuen lortu billete faltsuarekin ordaintzea, detektatu zutelako, eta legezko erabilerako billete batekin ordaindu zuen, gaineratu dutenez. Ertzaintza, Gorlizeko Udaltzaingoarekin batera, ustezko delitu egilea bilatzen hasi zen; eta geroago, herri horretan bertan aurkitu zuten tokiko poliziek bere autoaren ondoan. Kasuaren ardura hartu zuen Ertzaintzak eta susmagarria atxilotu zuen, dirua faltsutzeko delitua leporatuta. Gasolindegian erabilitako billeteaz gain, 50 euroko beste lau billete kendu omen zizkioten atxilotuari. Argazkian, 50 euroko billetea / cc-by-nc
Kaioshin.