Saharari buruzko dokumentala proiektatuko dute ostiralean Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mar. 2a, 18:57

Getxoko Udalak “El problema” dokumentala proiektatuko du etzi, ostirala, Saharar Errepublika Arabiar Demokratikoaren aldarrikapenaren 35. urteurrena otsailaren 27an izan zela gogoratzeko asmoz. Proiekzioa 19:00etan egingo dute Algortako kultur etxean, Villamonten, eta Pablo Vidal, zuzendarietako bat, izango da bertan. “El problema” dokumentalak, Mendebaldeko Sahararen egoera azaltzen du, batez ere okupatutako lurraldeetakoa. Giza eskubideen alorrean hainbat sari jaso dituen lanak Marokkoko gobernuak egiten duen jazarpeni, indarkeriari eta beldurrari (atxiloketekin, torturekin, desagertuekin eta abarrekin) buruzko hausnarketa eragin nahi du.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun