Espainiako Itsas-Armadak lurra hartuko du Algortan asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mar. 2a, 20:25

Espainiako Itsas-Armadak Juan Sebastian Elcano eskola-ontzia Ibaizabalera ekarri eta itsas-segurtasunari buruzko erakusketa zabalduko du etzi Algortako itsas-estazioan. Europa Press albiste agentzia espainolak zabaldu duenez, Espainiako indar armatuen presentzia asteburu osoan zehar mantenduko da. Juan Sebastian Elcano ontziak 200 militar baino gehiago daramatza eta orain dela hiru urte egon zen eskualdeko uretan. Gainera, ostiralean, erakusketaren inaugurazioa dela eta, Emilio Nieto Manso Espainiako Itsas-Armadako Itsas-Ekintzarako almirantea izango da Algortan. Berarekin batera, besteak beste, Iñaki Azkuna Bilboko alkate jeltzalea eta Mikel Cabieces Espainiako Gobernuaren delegatua izango dira. Argazkian, Juan Sebastian Elcano eskola-ontzia / cc-by-nc-nd Maduroman.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun