Urdulizko trenbide-pasagunea lurperatzeko proiektuari buruz ez zuten hitz egin atzo Bizkaiko Garraio Partzuergoaren (BGP) Kontseilu Nagusiaren batzarrean. Hala ere, horren ostean, hainbat adierazpen egin zituen Ernesto Gasco sailburuordeak. Bizkaiko Foru Aldundiak eta Urdulizko Udalak egitasmoa onartzen ez badute, "pasonibela kentzera baino ez" direla mugatuko adierazi zuen Metro Bilbaoko presidentea ere badenak, hainbat hedabidek zabaldu dutenez. Horrek 12 milioi euroko kostua izango luke. Errepidea lurperatzeko, berriz, beste 9 milioi euro gastatu beharko lituzkete. Gascok aurkeztutako proiektuaren aurrekontuari dagokionez, azkenean, 16,5 milioi eurotara igoko litzateke. 550 metroko trenbide zatia eta geltokia bera lurperatu nahi ditu PSE-EE buru duen garraio partzuergoak. Argazkian, hainbat lagun Urdulizko metro geltokian / cc-by Egizu.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!