Lanuzteei eutsi diete Etengabeko Atentzio Guneetako langileek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mar. 2a, 22:08

Txandakako hiru astetarako (21 egun) aurreikusitako lanuzteak mantenduko dituztela iragarri dute gaur Etengabeko Atentzio Guneetako (EAG) langileek. Mahai sektoriala gaur bertan bildu da. Osakidetzak negoziazioei ekiteko erabakia hartu arren, gainontzeko proposamenak ez zaizkie "nahikoak" iruditzen beharginei. "Borondate oneko keinu gisa", gaurko aurreikusita zeukaten 24 orduko itxialdia bertan behera utzi dute. "Asanbladetan horrela erabakitzen bada, lanuzteak ere eten egingo ditugu", gaineratu dutenez. Hilaren 5etik 11ra jarrita daude geldialdian, baita martxoaren 19tik 25era eta apirilaren 2tik 8ra ere. Argazkian, urtarrilaren 24an, Algortako Alango kalean, hau da, Eusko Jaurlaritzaren Osasun zerbitzuaren Uribe Kosta eskualdeko zuzendaritzaren egoitzaren aurrean batu ziren 60 bat behargin.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun