Herriko presoen azken urtebetetzeen jaia egingo dute ostiralean Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mar. 2a, 22:24

Otsailean egin zituen urteak Xabier Gallaga euskal preso politikoak. Hori ospatzeko, urtebetetze jaia egingo dute etzi, ostirala, Algortako Amnistia tabernan. Ordua 20:30ean jarri dute, ostiral guztietan egiten den elkarretaratzea baino ordu erdi beranduago. Besteak beste, musika, giroa... eta sorpresak izango dira. Gallagak otsailaren 8an egin zituen 51 urte. Horietatik 14 baino gehiago daramatza espetxean, orain Alcolean, Kordoban. Gauzak horrela, algortarrari postala, gutuna edo zerbait bidaltzeko aukera ona (ikusi helbidea) dela adierazi du Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak. Argazkian, urteko azken ostiraleko Algortako kontzentrazioaren irudietako bat.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun