Bihar, ostegunarekin,
"Egunero" dokumentala proiektatuko dute, lehenengo aldiz, Leioa eta Erandioko campusean. Hitzordua, gainera, filmak protagonista dituen
irakasle kaleratuen lantokian emango dute, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean. Hitzordua, arratsaldeko 3:30ean jarri dute. Dokumentalean, EHUko zenbait irakasle kaleratu zituztenetik, 1990ean, hona pentsatu, borrokatu eta pairatu dituztenak ikus daiteke, garaian-garaiko beste unibertsitate arazoekin batera. 19 urte beranduago, batzuek oraindik segitzen dute beren pankarta errebindikatzailearen atzean, EHUko campusaren atarian, egunero. DVDa zentroko bi lizentziatuk egin eta Eguzki Bideoak banatzen du. Pasa den abenduan Durangon estreinatu zuten. Argazkian, Antton Azkargorta algortarra eta Jose Luis Herrero oraindik protestan jarraitzen duten hiru irakasle kaleratuetako bi, lagun pare batekin ohiko pankarta sostengatzen.