Martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Egunari begira, biharko, poteoa antolatu du Itzubaltzetako Emakumeen Asanbladak. Iluntzeko zortzietan abiatuko dira Santa Eugenia plazatik eta, ahal izatekotan, morez jantzita joateko eskatu dute. Asteartean, berriz, manifestazioa egingo dute, 20:00etan, Kolas plazatik abiatuta. Bitartean, Algortako Bilgune Feministak eta Erandioko Emakume Gazteen Asanbladak hainbat ekitaldi antolatu dituzte batera. Martxoaren 8an, elkarretaratzea egingo dute 17:00etan Altzagan eta, ordu erdi beranduago, bizikletaz abiatuko dira Algortarantz. Telletxe plazara helduta, manifestazioan abiatuko dira, 19:30ak aldera. Hori bukatutakoan, ekitaldia eta luncha egingo dituzte Tellagorri plazan.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!