Emakume bat atxilotu dute Leioan senarra sukaldeko aiztoaz erasotzea egotzita

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mar. 3a, 12:31

Ertzaintzak 29 urteko emakumezkoa atxilotu du gaur Leioan, etxeko indarkeria delitua egotzita. Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak zabaldutakoaren arabera, goizaldeko lauak aldera, gizonezko baten laguntza deia jaso dute SOS Deiak 112 larrialdi zerbitzuan. Bere emazteak aiztoaz eraso egin diola esan du horrek. Berehala, etxebizitzaraino gerturatu da patruila auto bat. Gizonak ezkerreko saihetsean hainbat zauri zituela egiaztatu dute ertzainek, polizia iturriek adierazitakoaren arabera. Hori dela eta, Gurutzetako ospitalera eraman du anbulantziak. Bitartean, emakumea atxilotu dute, etxeko indarkeria delitua egotzita. Tokian bertan, odolez zikinduriko sukaldeko aiztoa aurkitu omen dute ertzainek. Atzemandako 29 urteko emakumezkoa komisariara eraman dute, epailearen esku noiz jarriko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun