Merkealdi azoka bana izango da bihartik aurrera Leioan eta Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mar. 3a, 12:48

Leioako Merkatarien Elkarteak antolatuta, Merkaleioa azokaren edizio berri bat izango da asteburu honetan, martxoak 4, 5 eta 6, Bulebarrean. Bertan, udalerriko 17 saltokik denboraldiko produktuak salduko dituzte, "prezio ezin hobeagoetan". Ordutegia ohikoa izango da. Ostiral eta larunbatean goiz zein arratsaldez zabalduko du azokak: 10:00etatik 20:00etara, hain zuzen. Igandean, berriz, goizez baino ez da egongo irekita, 10:00etatik 14:00etara. Sopelan ere aipatu egunetan egingo dute Outlet azoka, tokiko saleroste elkarteak antolatuta, Udaletxeko plazan. Horrenbestez, ostiralean, 17:30etik 20:00etara egongo da zabalik; larunbatean, 10:00etatik 20:30era; eta igandean, 10:00etatik 14:00etara. Argazkian, hainbat lagun merkealdi azokan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun