Inauteriak ospatzeko asmoz, biharko, ekitaldiak antolatu dituzte Leioako hainbat elkartek. Batetik, ohi bezala, haurrentzako tailerrak eta txokolate jana prestatu ditu
Maritxu Teilagorri txosna batzordeak. Jolasak 17:00etatik 20:00etara izango dira, Euskal Etxeen plazan. Bestalde, Leioako Gazteek kalejira eta poteoa egingo dute herrian zehar. Gaueko bederatzietan jarri dute abiatzeko ordua, Plaza Gorrian. Azkenik, urtero bezala, lunch afaria egingo du Kurkudi kultur elkarteak, 22:30ean. Txartelak herriko tabernan daude eskura, 12 eurotan. Ondoren ere izango dira matxakauak eta jaia. Baina, horiez gain,
Leioako Udalak beste hainbat ekitaldi antolatu ditu biharko. Horrenbestez, Ikea Barri plazak hartuko ditu
mozorro lehiaketaren desfilea, 22:00etan, eta Alaiki taldearen erromeria, 23:30ean. Tartean, mozorrorik onenak sarituko dituzte. Argazkian, Euskal Etxeen plaza gainezka Maritxu Teilagorrik antolatutako jolasetan / cc-by-nc-sa Maritxu Teilagorri.