Arratsaldez, Telletxe plazan, haurrentzako tailerrak egongo dira eta, urtero legez, txokolatada eta bizkotxoak Zabala ikastetxean. Horien bidez, indarrak hartu ahal izango dituzte haurrek, 18:00etan hasiko den festan ondo pasatzeko. Kresala taldeak girotuko du. 21:30etik aurrera, berriz, Nuevo Talisman taldeak eskainiko du gazteentzako kontzertua.
Biharamunean, Agurra dantza taldearen erraldoi eta buruhandiak eta Simon Otxandategi taldearen zanpantzar eta Zuberoako inauterien pertsonaiak ibiliko dira Algortako oinezkoen guneetan zehar, eguerdian hasita. 18:00etan, Kresala taldeak Telletxe plazako festa girotuko du. 18:00etatik 20:00etara, berriz, kalejirak egongo dira, bertoko fanfarrea eta dantza taldeen eskutik. Eta 22:00etan, berriro ere, Kresalak joko du Telletxen.
Igandean, martxoak 6, erraldoi eta buruhandiak aterako dira kaleetara eguerdian eta, arratsaldean, Zasi Eskola eta Agurra taldeek Algorta erdialdean dantzatuko dute. 18:00etan, nagusientzako dantzaldia egongo da Algortako Kasinoan, Orquesta Galearen eskutik. Era, azkenik, 19:00etatik aurrera, Erdizka Lauetan erromeriak amaiera emango dio inauterien lehenengo asteburuari.
Bigarren asteburua
Martxoaren 11n, ostiralez, Txopolis fanfarreak eta Granujas a Todo Ritmo taldeak Algorta erdialdean arituko dira, 18:00etatik aurrera. 22:30ean Banda de la Maria taldeko doinuek festa eramango dute Portu Zaharreko agertokira. Azkenik, larunbatean, hilak 12, 18:00etan eta 19:00etan Txopolis fanfarreak eta La Banda del Surdo taldeak ibiniliko dira kalejiran. Azkenik, gaueko hamarretatik aurrera, Zain eta Gatiburen kontzertuaz amaituko dira inauteriak, Portu Zaharrean.