Altzagan hasi eta Astrabuduan bukatuko dira inauteriak Erandion

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mar. 3a, 19:48
Erandioko Udalak zein herriko elkarteek antolatutako ekitaldiei esker, inauteriez bi asteburuz gozatzeko aukera izango dute erandioztarrek. Altzagan, ostiral honetan hasi eta igandean, hilak 6, bukatuko dira ospakizunak. Tokiko erakundeak prestatutako haurrentzako jarduera, kale ikuskizun eta mozorro lehiaketez gain; bihar, inauteri jaia egingo du azoka zaharrean Irrintzi Kultur Elkarteak. Musika, jolasak eta zozketak izango dira. Aurten mozorrotzeko proposatu duten gaia euskal mitologia da. Iaz bezala, larunbateko Nagusientzako Mozorro Lehiaketa koadrilentzakoa baino ez da izango. Etzi ere Erandio Landan ospatuko dira aratusteak, Goi-Alde dantza taldearen eskutik. Goizez zein arratsaldez, haurrentzako tailerrak eta puzgarriak izango dira. Iluntzeko zazpietatik aurrera, berriz, euskal inauterietako dantzak egingo dituzte auzoan zehar. Ondoren, txokolatada egin eta Akerbeltz taldeak eskainiko du dantzaldia, Euskadi plazan, Udalak jarritako karpan babestuta. Argazkian, lau elementuetan (airea, ura, lurra eta sua) oinarritutako ikuskizunak emango die amaiera Erandioko inauteriei / © Erandioko Udala.
Esan bezala, hurrengo asteburuan, Astrabudua aldera egingo dute salto inauteriek; horietan ere Erandioko Udalak zein herriko elkarteek antolatutako ekimenak nahastuko direla. Larunbat horretan, martxoak 12, Lantzeko inauterietako folklorearen errepresentazioa egingo dute Trabudu dantza taldeko kideek, 18:00etan. Ordu eta erdi beranduago, txokolatea dastatzeko aukera izango dute txikiek. Azkenik, igandean horretan egingo dute Erandioko aratusteen amaiera jaia, "Element's" ikuskizunaren bitartez. Azken ikuskizuna 20:00etan izango da, Josu Murueta plazan eta Lubarri-Trabudu oinezkoen alderdian.

Egitaraua:

Erandio Landa:

Martxoak 5, larunbata

- 11:00-14:00 / 16:00-18:00 Haurrentzako tailerrak eta puzgarriak, Euskadi plazan.
- 19:00 Inauterietako dantzak, Goi-Alde dantza taldearen eskutik, Euskadi plazan.
- 20:00 Txokolatada, Euskadi plazan.
- 20:30 Erromeria, Akerbeltz taldearekin, Euskadi plazan..

Altzaga:

Martxoak 4, ostirala

- 19:00 "Dell'Arte" musika eta antzerki ikuskizuna, Irailaren 23a plazan eta Jado-Obieta oinezkoen gunean.
- 21:00 Funky Style Brass musika taldea, Irailaren 23a plazan eta Jado-Obieta oinezkoen gunean.
- 22:00 Inauteri Jaia, Irrintzi Kultur Elkarteak antolatuta, azoka zaharrean. Aurten, euskal mitologiako pertsonaiak izango dira mozorrotzeko gaia. Musika, jolasak eta zozketak egongo dira.

Martxoak 5, larunbata

- 11:00-14:00 / 16:00-18:00 Umeentzako tailerrak eta puzgarriak, udaletxeko arkupeetan eta Irailaren 23a plazan (eguraldi txarra egiten badu, merkatu zaharrean).
- 18:00 Inauterietako Mozorroen Haur Lehiaketa, Altzagako azoka zaharrean. Parte-hartzaile guztiek derrigorrez eman beharko dute izena, 17:00etatik 18:00etara, haurrentzako tailerren inguruan. Parte hartu ahal izateko, 14 urte baino gutxiago izan behar da. Izena ematen dutenek ezartzen diren probetan parte hartu behar izango dute. Epaimahaiak, guztira, bost sari eta diplomak banatuko ditu parte-hartzaileen artean.
- 19:30 Txokolatada, udaletxeko arkupeetan.
- 20:30 Nagusientzako Mozorro Lehiaketa (koadrilak), Altzagako azoka zaharrean. Parte-hartzaile guztiek izena eman beharko dute, 19:30ettik 20:30era, azoka zaharrean. Parte hartu ahal izateko, 14 urte baino nagusiagoa izan beharko da, eta, gutxienez, bost pertsona izan beharko dira guztira. Izena ematen dutenek ezartzen diren probetan parte hartu behar izango dute. Epaimahaiak, guztira, hiru sari banatuko ditu (300, 200 eta 100 euro) parte-hartzaileen artean.
- 22:00 Kaleko musika animazioa, Recicla-Drags taldearen eskutik, Irailaren 23a plazan eta Jado-Obieta oinezkoen gunean.

Martxoak 6, igandea

- 11:00-14:00 / 16:00-18:00 Umeentzako tailerrak eta puzgarriak, udaletxeko arkupeetan eta Irailaren 23a plazan (eguraldi txarra egiten badu, merkatu zaharrean).
- 13:00 Kalejira, Udal Musika Bandaren eskutik, Altzagako oinezkoen alderdian.
- 17:30 Dantzaldia, Pergola orkestrarekin, azoka zaharrean.

Astrabudua:

Martxoak 4, ostirala

- 19:30 Inauterietako entzunaldia Josu Murueta kultur etxean, Musika Eskolako ikasleen eskutik.

Martxoak 11, ostirala

- 18:00 “Espazioko piratak” umeentzako berbena, Josu Murueta plazan.
- 19:00 Kaleko musika animazioa, La Joven Mafia txarangaren eskutik, Josu Murueta plazan eta Lubarri-Trabudu oinezkoen alderdian.

Martxoak 12, larunbata

- 11:00-14:00 / 16:00-18:00 Umeentzako tailerrak era puzgarriak, Josu Murueta plazan (eguraldi txarra egiten badu, kultur etxean).
- 18:00 Euskal inauteri tradizionala, Trabudu Dantza Taldeak antolatuta: Lantzeko inauterietako folklorearen errepresentazioa eta kalejira.
- 19:30ean, txokolatada.
- 20:30 Nagusientzako Mozorro Lehiaketa (koadrilak).Parte-hartzaile guztiek izena eman beharko dute, 19:30ettik 20:30era, kultu etxean. Parte hartu ahal izateko, 14 urte baino nagusiagoa izan beharko da, eta, gutxienez, bost pertsona izan beharko dira guztira. Izena ematen dutenek ezartzen diren probetan parte hartu behar izango dute. 300, 200 eta 100 euroko hiru sari egongo dira.
- 22:00 Kaleko musika animazioa, Batukando perkusio taldearen eskutik, Josu Murueta plazan eta Lubarri-Trabudu oinezkoen alderdian.

Martxoak 13, igandea

- 11:00-14:00 / 16:00-18:00 Umeentzako tailerrak eta puzgarriak, Josu Murueta plazan (eguraldi txarra egiten badu, kultur etxean).
- 13:00 Kalejira, Udal Musika Bandaren eskutik, oinezkoen alderdian.
- 18:00 Inauterietako Mozorroen Haur Lehiaketa, Josu Murueta plazan (eguraldi txarra egiten badu, kultur etxean). Parte-hartzaile guztiek derrigorrez eman beharko dute izena, 17:00etatik 18:00etara, haurrentzako tailerren inguruan. Parte hartu ahal izateko, 14 urte baino gutxiago izan behar da. Izena ematen dutenek ezartzen diren probetan parte hartu behar izango dute. Epaimahaiak, guztira, bost sari banatuko ditu parte-hartzaileen artean.
- 19:30 Txokolatada, Josu Murueta plazan.
- 20:00 Erandioko Aratusteen Amaiera 2011: "Element's ikuskizun ibiltaria, Josu Murueta plazan eta Lubarri-Trabudu oinezkoen alderdian.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun