“Ataraxia” ikuskizunaren estreinaldi absolutuarekin abiatuko da gaur Leioa Dantzan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mar. 4a, 15:56

Virginia Diaz eta Damian Muñozek sortutako La Intrusa Danza taldearen “Ataraxia” ikuskizunaren estreinaldi absolutuarekin hasiko da gaur, ostirala, Leioa Dantzan. Zikloa 2011ko Dantza Zirkuituaren barruan dago eta, horren bitartez, lau saio hartuko ditu martxoan zehar Kultur Leioak. Bigarren hitzordua hilaren 11n izango da, Organiken “Maniatic@s” lanarekin. Bitartean, L’explosek “EnOtraParte” aurkeztuko du martxoaren 25ean. Hiru ikuskizun horiek 20:30ean izango dira, eta sarrerak 10 euro balioko du. Azkenik, Maduixa Teatreren “Ras!” ikuskizunak itxiko du zikloa martxoaren 27an, igandea, 12:30ean eta 18:00etan izango diren emanaldiekin. Sarreraren prezioa 5 eurokoa izango da. Azken saio horiek 3 eta 6 urte bitarteko haurrei daudeo zuzenduta. Argazkia: © La Intrusa Danza.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun