Bihar, larunbata, galiarrek beteko dute Algortako Zabala ikastetxeko patioa. Bertan, inauteri jaia antolatu dute 12:00etatik aurrera, "edabe magikoa", jolasak, tailerrak, musika, zozketak... eta gehiago izango direla. Gainera, ez da makala aurrean duten erronka: ehun kilo "basurde" txistorra saldu nahi dituzte, Obelixek guztia jaten ez badu behintzat. Bildutako diruarekin, eskolaren ehungarren urteurreneko ekitaldiak finantzatu gura dituzte. Ekainaren 25eko egun handia prestatzeko Mendeurren Batzordea eratu dute: besteak beste, argazki erakusketa, kamisetak, ekitaldia, liburua, eskolako maketa, erromeria... denetarik daukate buruan. Baina, diruaz gain, besoak ere behar dituzte. Haiekin harremanetan jartzeko, ondoko helbide elektronikora jo daiteke: zabala100urte[abildua]gmail.com. Argazkia: © Zabala ikastetxea.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!