Emakumeen Eguna kultur ekitaldi ugarirekin ospatuko dute Urdulizen eta Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mar. 4a, 17:55
Martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, hainbat ekitaldi antolatu dituzte Urdulizen. Bihar, larunbata, izango da ospakizunen egun nagusia: emakumeentzako herri bazkaria antolatu du Inola elkarteak. Horren ostean, hitzaldia eskainiko du Mujeres del Mundo-Babel kolektibo bilbotarrak. Hitzordua 19:30ean jarri dute Urdulizko Kultur Etxean. Bestalde, hilaren 11n, "El patio de mi carcel" pelikula ikusgai egongo da toki berean, 19:00etatik aurrera. Sopelan, berriz, astelehenean abiatuko dira Emakumeen Kultur Astearen ekitaldiak. Udaleko Berdintasun Sailak eta Itzartu elkarteak antolatuta, lehenengo egunean, "La Aventura del Leer" hitzaldia emango Luis del Valek. Solasaldia 18:30ean izango da, Kurtzio Kultur Etxean. Aipatu idazle eta kazetaria Zaragozan jaio zen 1944an. Bere bibliografian, azpimarra daitezke bi hauek: "Estamos dentro" (2010) eta "Crucero de Otoño" (2009). Argazkian, hainbat lagun Urdulizko Emakumeen Etxean.
Emakumeen Kultur Astearen ekitaldiak hilaren 13ra arte luzatuko dira Sopelan:

- Martxoak 8, asteartea. 18:00etan, Jubilatuen Etxean, Tarta Lehiaketa.
- Martxoak 9, asteazkena. 19:00etan, Kurtzio Kultur Etxean, La Casa de Bernarda Alba" obraren antzezpena eta jarraian Federico Garcia Lorca idazlearen lan horri buruzko solasaldia.
- Martxoak 10, osteguna. 18:00etan, Kurtzio Kultur Etxean, Ipuin Labur, Poesia eta Pintura lehiaketen sari-banaketa.
- Martxoak 11, ostirala. 18:30ean Kurtzio Kultur Etxean, umore saioa.
- Martxoak 12, larunbata. Itzartu elkartearen bazkaria (informazio gehiago bere lokalean edota 946 765 595 telefono zenbakian).
- Martxoak 13, igandea. 19:00etan, Kurtzio Kultur Etxean, Itzartu Antzerki Taldearen antzezpena.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun