Gaur Algortan ospatzekoa den
urtebetetze jaia debekatu du Fernando Grande-Marlaska epaileak. Berau, Xabier Gallaga euskal preso politikoak urteak bete eta hilabete batera egitekoa da. Izan ere, atzo Dignidad y Justicia (DyJ) elkarte ultraeskuindarrak Espainiako Auzitegi Nazionaleko Guardia Epaitegian egin zuen
debeku eskaera. Europa Press albiste agentzia espainolak zabaldutakoaren arabera, Grande-Marlaskak argudiatu du "pertsona mailako urtebetetze bat ospatzeko fikzioaren atzean" benetan Gallagaren "ibilbide kriminala goratu" nahi dela. Horregatik, Espainiako Polizia Nazionala, Ertzaintza eta Guardia Zibilari eskatu die aipatu ekitaldia eragoztea. Gainera, DyJk salatu bezala, Askatasuna erakunde ilegalizatua jo du ekimenaren egile, jaia Askatu.org eta Etengabe webguneen bidez zabaldu delako. Herrizaingo Sailak baieztatu du Grande-Marlaskaren autoa betearaziko duela, "behar diren neurriak hartuz". Argazkian, urteko azken ostiraleko Algortako kontzentrazioaren irudietako bat.