Bihar ospatuko dute Matrako Eguna

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mar. 4a, 18:48

Joseba Sanchez "Matrako" oroitzen duen mendi talde plentziarrak Matrako Eguna ospatuko du bihar, larunbata. Horretarako, Armintzarainoko mendi martxa egingo dute. Goizeko 10:30ean irtengo dira Astondotik, hau da, Gorlizko hondartza puntatik, txupina bota eta gero. Helmugaraino heltzeko itsasargia zeharkatu eta Ermuako tontorrera igoko dira. Behin Armintzara helduta, indabara egingo dute. Bestalde, martxo osoan zehar "Mendiaren hilabetea" egingo dute matrakokideek. Ohiko irteerez gain, ikus-entzunezko emanaldiak eta mendiarekin lotura duten beste ekimen batzuk izango dira. Argazkian, Matrako Mendi Taldeko hainbat lagun Txindokin (Gipuzkoa) / © Matrako Mendi Taldea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun