Haur zein gaztetxoentzako mozorro festak izango dira asteburuan Sopelan

Inauteriak ospatzeko asmoz, gaur iluntzerako, pailazo ikuskizuna antolatu du Sopelako Udalak, Kurtzio Kultur Etxean. Zirika Zirkus taldearen "Ilargian" lana egongo da ikusgai, 20:00etatik aurrera, 3 euroren truke. Biharramunean, jolas parkea izango dute txikiek udal pilotalekuan, 11:00etatik 14:00etara. Arratsaldean, berriz, "Txantxetan" ikuskizuna eskainiko du Txan magoak Kurtzion, 19:30etik aurrera. Sarrera 3 eurotan egongo da. Bestalde, 17:00etan helduko zaie txanda 13 urtetik gorako neska-mutilei. Gaueko bederatziak arte, Gaztelekuak prestatutako mozorro jaia eta diskoteka izango dituzte, kultur etxean bertan. Azkenik, igandean, Urgitxieta plazatik abiatuko da 17:30ean mozorro kalejira. Urko kiroldegira helduta, lehiaketa egingo dute; eta ondoren, Xaibor DJak girotuko du disko-festa. Argazkian, hainbat ume mozorroz jantzita udal pilotalekuan, artxiboko irudian / © Sopelana.net.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun