Inauteriak ospatzeko ekitaldiak izango dira bihar Urdulizko probalekuan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mar. 4a, 19:29
Uribe Kosta eskualdeko gainontzeko herriak bezala, inauteriak ospatzeko prest dago Urduliz. Bihar, larunbata, probalekuan izango da jai giroa. Bertan, goizez (12:00etatik 14:00etara) zein arratsaldez (17:00etatik 20:00etara), hainbat jarduerez gozatzeko aukera izango dute txiki eta handiek. Besteak beste, puzgarriak eta ohe elastikoak izango dituzte haurrek. Horretaz gain, euskal inauterien mozorroak edota txotxongiloak egiten erakutsiko diete. Arratsaldeari dagokionez, DJ batek jarriko du musika probalekuan, txokolate beroa dastatu artean. Argazkian, hainbat ume jolasean, artxiboko irudian / © Barrika.net.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun