Getxo Rugby taldea B Ohorezko Mailako txapeldun izendatu dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mar. 4a, 20:18

Getxo Artea Rugby taldeko gizonek Espainiako Ligaren B Ohorezko Maila irabazi dute, Vigoko unibertsitatearen taldeak finala jokatzeari uko egin ondoren. Getxo Arteak otsailaren 20an Ohorezko Mailara igotzea lortu zuen eta asteburu honetan zen Leonen jokatzekoa oraingo mailako titulua lortzeko asmoz. Azkenean, ez du jokatuko galegoen atzera-jotze horren ondorioz, baina kirol komiteek titulua getxoztarrei ematea deliberatu dute. Aurretik, Vigokoek Ligako finala eta Kopa jolasteko bere ezintasuna azaldu zuten eta partidak atzeratzea eskatu zuten. Lanketa fisikoa eginda eta desplazamendu prestatuta zuela, Bryce Bevin-en taldeak errefuxatu zuen planteamendu hori eta azkenean komiteek arrazoia eman zieten bizkaitarrei. Getxo Rugby Taldeak, baina, argi utzi du titulua "joku zelaiaren gainean irabaztea nahiago" zuela. Orain, Kopari begira jarri dira. Argazkian, Getxo Rugbyko gizonezkoen lehen taldea pasa den otsailaren 20an / © Getxo Rugby taldea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun