Eta azkenean Hondarribiko ostalarien elkarteak atzera egin du adierazpen honen bidez. Ez da ahuntzaren gauerdiko eztula: pentsa ezazue nolako ponposoa egin duten jardunaldien aurkezpena Israelek espaniar estatuan duen enbaxadoreak, Hondarribiko alkateak (PNV) eta Iñaki Galdosek (H1!) (gaur zuten prentsaurrekoa Hondarribian), lau sukaldari isrraeldarren presentzia bertan behera utzi behar izan dute...
"Diario Vasco" egunkariak informazio eta gizarteratze lan hau 'mehatxutzat' kalifikatu du, Hondarribiko ostalarien oharrean 'presiotzat' kalifikatzen bada ere. Guri ez bata ez bestea ez zaigu gustatzen, eztabaida gizarteratu baita eta informazioa eman, besterik ez. Hala ere, Diario Vasco-k 'presioa' 'mehatxu' bihurtu du: 'presio' hitza sartzea informatzea litzateke eta 'mehatxu' hitza sartzea berriz, manipulatzea
Zorionez, herritar solidario askok ezin dugu goi mailako sukaldaritzaren aitzakian 'plater hau' irentsi, NBEren arabera ilegala den okupazio baten bidez ateratako ardo eta jakiak, alegia.
Gora herrion elkartasuna, Euskal Herria Palestina sarea aurrera!!!
Benetan gaude pozteko: elkartasunak garaitu du sionismoaren itxurakeria eta ez da erraza izan. Batetik solidarioak eta bestetik parte hartzaileak: Gipuzkoako foru aldundia, Israelgo enbaxada, Omer Miller, Eyal Lavie, Mika Sharon eta Yossi Elad sukaldari israeldarrak, eta Yarden Golan Heights Winery, Remelluri, la Rioja Alta SA, Marques de Murrieta, Finca Valpiedra, Conde de Valdemar, Luis Cañas eta Capçanes Israelgo eta Arabako Errioxako upategiak. Eta hala ere, bertan behera geratu dira jardunaldiok. Egun hauetan etengabeak izan dira borroka ideologikoan egin diren saioak: lagun palestinar bat Hondarribiko hainbat ostalariekin zuzenean hitz egitera joan zen, sare sozialetan hainbat lagunek Israelek Espainian duen enbaxadaren bozeramailearekin ika-mikan ibili ziren eta Hondarribiko udalari ere bidaltzen zizkioten iruzkinak, Noticias de Gipuzkoa egunkarian atzoko