Sopelako eskiatzaile bat erreskatatu dute Valdezcaray-n

Sopelako 50 urteko emakume bat Logroñoko ospitalera garraiatu behar izan zuten atzo, igandean. Andrak istripua pairatu zuen Valdezcaray estazioan eskiatzen zuen bitartean eta horren eraginez hanka bateko tibia eta perone hezurrak apurtu zituen. Sos Rioja larrialdietarako zerbitzuak Europa Press albiste agentziari adierazi dionaren arabera, eski estazioan lehen arreta medikua eman zioten osasun langileek lesioak ikusita helikopteroa eskatu zuten, emakumea Logroñoko San Pedro ospitalera garraiatu ahal izateko. Arratsaldeko 3ak pasatuta, Errioxako osasun zerbitzuak helikopteroa eta larrialdi zerbitzuak bidali zituen. Argazkian, lagun bat eskiatzen: © Gorliz.net.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun