El Pulmon de Gaia taldeak "Rosita y Carlos" antzezlana eskainiko du ostegunean Barrikan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mar. 7a, 16:26

El Pulmon de Gaia taldeak "Rosita y Carlos" izenburuko antzezlana eskainiko du ostegun honetan, hilak 10, arratsaldeko seietatik aurrera, Barrikako udaletxeko beheko solairuan.Tokiko iturriek adierazi dutenez, "Rosita y Carlos" obra "oso dibertigarria" da, elkarrizketa azkarrez beteta dago eta "bertaratzen den publikoak barreari eusten zaila izango du". Halaber, antzerki saioa amaitu ostean, kafe-solasaldi bat izango da Nagusien Etxean. Jarduerok martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Egunaren inguruan antolatu dira. Argazkia: © Barrikako Udala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun