Martxoaren 11n, arpa eta biola kontzertua eskainiko dute Cristina Sanchez Cuetarak eta Amaia Reyk, Berango Merana ikastetxean, arratsaldeko seietan. Emakumeen bigarren herri bazkaria hurrengo egunean izango da pilotalekuan, berogailua eta guzti. Bertan, emakumezkoen elkarteko kideek eta Nagusien Etxeko andreek tailerretan egindako eskulanak egongo dira ikusgai. Horretaz gain, bi kolektiboetako abesbatzek emanaldia eskaintzea aurreikusi dute, "street" ikastaroan parte hartu duten neskatoen dantza ikuskizunarekin batera. Dantzagarriak ere izango dira. Nabarmendu behar da herritar guztiei zabalduko dizkietela frontoiko ateak, 17:30etik aurrera.
Martxoaren 13an Emakumeen Kultur Elkarteak antolatutako bizikleta martxa egongo da. Goizeko hamarretan abiatuko dira Emakumeen Etxetik. Berangoko inguruetan bi orduz ibili ostean, luncha izango dute.
Egitarauari martxoaren 14an emango diote bukaera, “Adicciones no toxicas” hitzaldiaren bitartez. Ekitaldia 18:30ean hasiko da, Berangoko kultur etxean. Janaria, erosketak, jokoa edota kirola bezalako menpekotasunak ulertzen, antzematen eta aurre egiteko ahalmena eman nahi diete emakumeei.